XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina orduko euskaldunek bizikera berria asmatu edo jarrerazi zuten.

Horren argibiderik egokienak Mesolitos ondorengo mailak diren tokietan ageri zaizkigu: Santimamiñen, Atxetan, Lumentxan, Bolinkoban, Urtiagan, Ermittian, Urion, Moulignan, Isturitzen, etab.

Janen hondakinek aski agertzen daukute orduko lagunak ere ehizan asko zebiltzala (itsasaldekoak, gainera, arrantzan eta izpelki harrapaketan).

Baina Lumentxan zegoen eihera harriak eta Santimamiñeko ardi hezurrek agian abeltzaintza eta nekazaritza adierazten daukute.

Euskal Herrian gaurdaino ezagutu ditugun abelgorriak, bertan Neolitos Garaian gure mendietan ibili ziren betizuen ondorengoak dira.

Berdin esan dezakegu zaldi eta ahuntzez ere.

Lagun batzuk, ordea, tresnagintzan ari ziren: harrizko lanabesak lantzen eta zurezkoak tankeratzen, bai eta lurrontziak egiten ere.

Lehengo lanabes motak oraindik jarrai: mutur eta igeki bizkar malkartuak, Gravette-musturtxoak, orri koskadunak, garrangak, marruxkak eta haiztoak.

Berriak ordea ota harrizko haizkur eta mailu leunduak, harmokoak, zorrotzarriak, orrikideko mutur xorrotxak eta mutur xabal isterlaukiak (ikus 50. irudia).

Hezurrezkoak ziren ezten asko eta jostorratzak.

Eihera harriak ere ba zituzten; harri bikoak, noski: azpikoa aurpegi zokoduna, eta gainekoa biribila.

Lurrontziak ere aurrerapen berriak ziren: batzuk saski ondoaren ikutuz mokokatuak;(...).